Euskadiko grappling selekzioak Espainiako Txapelketan parte hartuko du datorren aste-akabuan Ondan (Castellon). 15 urtez azpikoen, 17 urtez azpikoen, 20 urtez azpikoen, seniorren eta beteranoen kategorietako 40 kirolari baino gehiago joango dira eta, espedizio horren buruan, Naiomi Matthews munduko txapelduna bere titulua berresten saiatuko da. Iaz Pontevedran 20 urtez azpiko munduko txapeldunorde izan zen Alba Rodriguez ere lehiatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!