Berez garbitzen diren komunen modulu bikoitza zabaldu dute Galean

Iker Rincon Moreno 2023ko ots. 23a, 08:40

Galean ezarri duten azpiegitura berria. © GETXOKO UDALA

Atzo, eguaztenean, ireki zuten Galeako komunen modulu bikoitza. Unisex erako komunak dira, irisgarriak eta erabilpen bakoitzaren ondoren autogarbitzen direnak. Kanpoko akabera Getxoko beste leku batzuetan ezarritakoen antzekoa da, hala nola Areetako moilako pasealekuan, La Bola hondartzan edo Aixerrota pasealekuan. Komunen ordutegia hurrengoa da: 07:00etatik 23:00etara.

Era berean, laster beste modulu bat (kasu honetan bakarra) gehituko zaio komunen sare horri, San Inazio parkean, eta beste bat Arrigunagako aldapan. Azken horren obrak datorren astean hasiko dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun