Jardueraren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da. Aipatutako tokitik eta material optikoa erabiliz, hala nola teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak ere, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo dute, interesa duten pertsonei Getxoko kostalde tarte horretako hegaztien aberastasuna erakusteko. Halaber, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten dioten ekarpena transmititzeko saiakera egingo da, haiek behatuz, gozatuz eta identifikatuz.
Jarduerak barruko Abraren beste ikuspegi bat erakutsiko du, biodibertsitatea, eta, bereziki, hegazti migratzaileak protagonista izango direla. Kaioak, lertxunak, limikolak, ubarroiak, murgilak, eta, seguruenik, ingurutik dabilen hain arrunta ez den espezieren bat ere ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Doako jarduera honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, eta edozein pertsona pasa daiteke La Bola hondartzako ingurutik aipatutako egun eta ordutegian.