Getxoko emakume batek orain aste-akabu bi udalerrian izandako sexu-erasoaren delituagatik jarritako salaketaren aurrean, Amaia Agirre alkateak eta Udalbatzako talde politikoetako ordezkariek osatutako Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez ondorengo adierazpen instituzionala adostu du:
- Erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak.
- Elkartasuna adierazi gura dio erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.
- Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea defendatzen du, non emakumeek sexu-harremanak nogaz, noiz eta nola izan gura dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.