Alkohol-kontsumoari dagokionez, konfiskazio horretaz gain, aipatzekoak dira adin nagusiko pertsona bati jarritako salaketa adingabeei alkohola erosteagatik, 17 urteko gazte bat intoxikazio etilikoagatik Urdulizko ospitalera eraman izana eta baimendutako alkoholemia-tasa baino gehiagogaz gidatzeagatik jarritako bi salaketak.
Halaber, lau salaketa izapidetu zituzten substantzia estupefazienteak edukitzeagatik; pertsona bat ikertu zuten mugikorra lapurtzen saiatzeagatik; herritarren segurtasunerako sei prebentzio-jarduera egin ziren (errekisitoria judizialak eta polizialak); bost bozgorailu konfiskatu zituzten eta sei eztabaida edo borrokatan parte hartu zuten udaltzainek (inplikatutako pertsonen identifikazioarekin konpondu ziren). Halaber, lau laguntza-lan ere egin zituzten erorikoengatik eta adingabe bat aurkitzeagatik, eta pertsona bat salatu zuten kalean pixa egiteagatik.
Keltse Eiguren Herritarren Segurtasunerako zinegotziak adierazi duenez, “Udaltzaingoak bere prebentzio-dispositibo bereziak prestatzen ditu udalerrian egiten diren ospakizunen arabera, herritar guztiek jai baketsuez eta eraso sexistarik gabeko jaiez gozatzeko aukera izan dezaten. Kasu honetan, jaiaren ezaugarriak direla eta, Inauteria ospatzera joaten diren adingabeak babesteko lan egin da”.