Aurretiko prestakuntza horretan zehar, medikuek ikusi zuten fibromialgia eta bestelako antzeko egoera klinikoak zituzten pertsonek beren bizi-kalitatea hobetu zezaketela haien bizitzan jarduera fisikoaren errutinak eta jolas egokituak eginez gero. Hori dela eta, Getxoko Udalagaz harremanetan jarri ziren eta programa diseinatu zuten. Getxo Kirolak-eko monitore batek ordubeteko entrenamendu saioak emango ditu otsailetik ekainera. Klaseetan 12 pertsonak har dezakete, eta lehen zatian jolasak eta dantza egingo dute; bigarren zatian, aldiz, erlaxazio-ariketak.
EHUko Ageing On Ikerketa Taldeak programan parte hartzen duten pertsonen bilakaera aztertuko du, entrenamenduak haien bizi-kalitatean nolako eragina duen jakiteko. Ikerketa-taldea diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eta kirolaren medikuntzan eta fisioterapian espezializatua da, beste ezagutza-arlo batzuen artean.
Programa pilotua denez, parte-hartzea Osakidetzako zerbitzu medikuek bermatu dute, eta, hortaz, ezin da ekimenera batu. Behin programa amaituta eta emaitzak ebaluatuta, osasun-zerbitzuek beste talde bat antolatzeko aukera aztertuko dute.