Aurtengo edizioan 79 pieza jaso ditu lehiaketak, toki desberdinetatik, tartean, Euskadi, Galizia, Herrialde Katalanak, Portugal, Ukraina eta Ingalaterra. Sariak hurrengo kategorietan banatuko dira: nagusia; Ekin eta Egin, 18 urtetik beherakoentzat; UN Etxea, Unescoren helburuetara gehien egokitzen den mezurako; eta Euskarazko minuturik onena, euskarazko piezarik onena saritzeko.
Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, baina pertsona interesatuek webgunean dagoen galdetegia bete beharko dute aurretik.
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, “aurkeztutako ikus-entzunezko piezen parte-hartze handia eta kalitatea. Edizio honetan, hitzen bidez, kulturetan ama-hizkuntzari eta horrek herriei dakarkien identitateari buruzko buruzko hausnarketa egin nahi da”.