Atzo, martxoaren 5ean, tokiko zuhaitzen landaketa egin zuten 50 bat lagunek. Arbolen landaketaz gainera, deitzaileek jakinarazi dutenez, beste basogintza eredu bat aldarrikatu gura izan dute, izan ere, deitoratu dutenez, "eukalipto eta pinu monolaborantzak kalte ekologiko handia eragiten du gure mendietan, eta, beraz, gure ustez, landaketa hauek gutxitu eta bertoko basoak sustatu behar dira".
Halaber, tokiko gune naturalak babestuko dituen hirigintza eredu baten alde egin behar dela azpimarratu zuten, "espekulazioa alde batera utziz". Hala, atzoko zuhaitz-landaketagaz, datorren martxoaren 25ean izango den Getxoko HAPOren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.