Orain arte, klaseak hilean hiru zapatutan izaten ziren, baina harrera bikaina izan dutenez, Getxo Kirolak-ek klaseak zapatu guztietan ematea erabaki du.
Kalistenia klaseek belaunaldi arteko ikuspegia dute eta haietan 30 bat pertsonak hartzen du parte. Horien adina, batez beste, 53 urtekoa da; beraz, normalean praktikatzen dutenak baino pertsona nagusiagoak hurbiltzen dira kirol horretara, eta hori oso positibotzat jotzen du udal-erakundeak.
Entrenamenduetan parte hartu gura dutenek klaseak ematen dituzten irakasleakaz jarri daitezke harremanetan, 688 824 111 telefonoaren edo info@equiposwt.com posta elektronikoaren bitartez.