10 urte hauetan zehar Estrategian parte hartu duten pertsona guztiak daude gonbidatuta hitzordura, ospakizunerako unea izango delako, atzera eta etorkizunari begiratzeko. Gainera, jarduerak, topaketarako eta hausnarketarako uneak eta ustekabeak izango dira
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, “Zurrumurruen Aurkako Estrategiak 10 urte bete ditu Getxon. Gizartea eraldatzeko, sentsibilizazio- eta ekintza-proiektu bat da, hurrengo helburuekin: pertsona ugari inplikatzea eta gaitzea Zurrumurruen aurkako Agenteen Sare bat sortzea, bizikidetzari erasotzen dioten estereotipoei eta aurreiritziei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea, eta agenda politikoan eta sozialean eragitea, aurreiritziak murrizteko eta diskriminazioa prebenitzeko. Aniztasunean elkarbizitzaz gozatu nahi dugu, Getxo gizarte anitza delako, eta hori gure udalerriarentzat aberasgarria eta abantaila delako. Eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan Europako hiri askotan garatzen den proiektu global honetan parte hartu duten pertsona eta kolektibo guztiei. Getxo askotan izan da proiektu horren erreferentzia eta jardunbide egokitzat hartu da. Hori, zalantzarik gabe, proiektu honetan sinetsi duten eragileen sare baten inplikazioaren ondorioa da, azken batean, gure udalerriko bizikidetza hobetzen baitu”.