Carmen Iturralde Narbaiza eta Elvira Rueda Martinez getxoztarrak omendu dituzte euren 100. urtebetetzean

Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 09:16

Elvira Rueda Martinez bere etxean omendu dute, Areetan. © GETXOKO UDALA

Aurten 100 urte bete dituztela eta, Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak udalerriko bi auzokide bisitatu zituzten atzo eguerdian, eguenean. Lehenengoz, Carmen Iturralde Narbaizaren etxera hurbildu ziren, Algortan. Emakume hori Durangoko Iurretan jaio zen eta 70 urte baino gehiagoz bizi izan da Getxon. Hiru alabaren eta seme baten amak biloba bat eta bi birbiloba ere baditu. Ondoren, alkatea eta zinegotzia Elvira Rueda Martinezen etxera joan ziren, Areetan. Burgosen jaioa, bizilagun horrek hiru seme eta lau biloba ditu, eta azken 20 urteotan udalerrian bizi izan da.

Ohi bezala,  omendutakoek Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso zituzten udal agintarien eskuetatik.  

Carmen Iturralde Narbaiza. © GETXOKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun