Getxoko Rugby taldeak argitu du kanpaina hori euren "betebeharrei aurre egiteko" jarri dutela martxan, bere jardueraren garapenagaz jarraitzeko beharrezkoa dela azpimarratuz. Funtsean, kostu hauei egin behar die aurre: taldeek ligetan izena ematea; talde guztien garraio-gastuak autonomia-mailan, eta, talde seniorren kasuan, estatu-mailan ere; jokalarien alokairuak eta mantenua; eta ekipamenduen erosketa.
Taldeak argitu du crowfounding kanpainari esker lortutako diruak klubak egiten duen lanagaz jarraitzeko aukera emango diela, eta kirola maite duen orori zuzenduta dagoela adierazi du, "egin den bidegabekeriaren aurrean gure klubarekiko elkartasuna adierazten duenari, eta bere ekarpenagaz errugbiaren balioak neska eta mutil guztien artean zabaltzen jarrai dezan lagundu dezakeenari".
Getxoko Rugby taldeko crowfounding kanpainan lagundu daiteke hemen klik eginez.