Zubiko plazako arkupeetako zoladura hobetzeko lanak abiatuko dituzte gaur

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 08:11

Kale Nagusiko lanak, artxiboko irudian.

Areetako Zubiko plazako oinezkoentzako zoladura hobetzeko lanak abiatuko dituzte gaur, astelehenean, tokiko Kale Nagusiaren eta Gobela kalearen arteko arkupeetan, sarbidea Eduardo Costetik dutenak. Lanak egin bitartean, oinezkoentzako ibilbideen behin-behineko desbideratzeak seinaleztatuko dira.

Eremu horretan oinezkoentzako ibilbidearen baldintzak hobetzea helburu duten lanak dira, erabilera-baldintzak zuzenenak eta egokienak izan daitezen eta, beraz, eragindako ibilbideak jarraituak eta seguruak izan daitezen.

Lanak direla eta (lanak egiteko 15 eguneko epea aurreikusten da), aparkatzeko guneak okupatuko dira, obrako materialak pilatzeko eta etxolak instalatzeko.

Lanak egin bitartean, oinezkoentzako ibilbideen behin-behineko desbideratzeak ere seinaleztatuko dira. Beraz, une oro, jarriko diren seinaleei arreta jartzea eskatzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun