Gazteentzako irrati tailerra egingo dute Algortako Gaztelekuan

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 13:43

Datozen egunetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako irrati-tailerra egingo dute Algortako Gauegun gaztelekuan, Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta eta Vinilo FM irratiagaz elkarlanean. Saioak martxoaren 16an, 23an eta 30ean izango dira, 17:30etik 19:00etara.

Lehenengo bi egunetan prestakuntza emango dute, eta, hirugarrenean, egun horretan bertan emango den programa bat grabatuko dute. Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak azaldu duenez, “ekimenaren helburua da parte hartzen duten gazteek komunikazio-trebetasunak eta irrati-programa baten funtzionamendua ikastea, ikaskuntza- prozesu praktiko baten bidez. Gure ustez, tailer hauek kultura-gaitasun berriak eskuratzeko aukera ere ematen dute, eta sormenaren sozializazioan eta garapenean laguntzen dute”.

Saioetan parte hartzeko izen-emateak 688 840 356 telefono zenbakian eta aisibizia.jbadiola@getxo.eus helbide elektronikoan egin beharra dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun