View this post on Instagram
Egunotan Bukaresten (Errumania) jokatzen ari den Europako UWW txapelketako urrezko domina jantzi du Naiomi Matthews borrokalari getxoztarrak, grappling gi modalitatean. Azaldu duenez, oraingoan kimonoagaz soilik lehiatzea erabaki du, "arrazoi pertsonalengatik". Lehian, finalaurrekoetan, gaixorik jarri zela azaldu du, eta penaz hartu du garaipena behar bezala "gozatu" ezin izan duelako, "are gehiago ikusita United World Grappling txapelketetan lehiatzeari uztea pentsatzen ari denean".
View this post on Instagram
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!