Kanpainak hurrengo baldintzak mantenduko ditu:
- Deskontu-bonuak zuzenean aplikatuko dira erosketaren unean atxikitako establezimenduetan. Ez dira aldez aurretik erosi beharko.
- 5 euroko deskontu-bonua aplikatu ahal izango da 20 euro edo gehiagoko erosketetan eta zenbateko horren multiploetan, eta 10 euroko deskontu-bonua 40 euro edo gehiagoko erosketetan edo multiploetan.
- Erosketa bakoitzean 4 bonu metatu ahal izango dira gehienez (adibidez:80 euroko erosketa batean 10 euroko bi deskontu-bonu, edo 10 euroko bonu bat eta 5 euroko bi bonu aplika daitezke).
- Saltokiek ez dute inoiz eskudirurik itzuliko; beraz, erosketetan adierazitako gutxieneko zenbatekoak gainditu behar dira.