Mahai-inguru baten bitartez izango den Planaren aurkezpenaz gain, Blanca Garces Macareñas Migrazioen arloko ikertzaile seniorrak eta CIDOBeko (Bartzelona Centre for International Affairs) ikerketa-koordinatzaileak “Repensando la acogida. Una Mirada desde lo local” izenburuko hitzaldia eskainiko du. Bertaratu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute 944 713 601 telefono zenbakiaren edo getxoharreraplana@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, “Zeharkako Harrera Planaren aurkezpena oso data garrantzitsua da Getxorentzat. Harrera hiria izatea Gobernu Taldearen Legegintzaldi Planean definitutako 10 ardatzetako bat da. Harrera eredua, berdintasunaren eta kultura arteko bizikidetzaren balioetan oinarritua, eta bere burua askotarikotzat duen eta bere kultura-aniztasuna gizarte-abantailatzat jotzen duen udalerria izatean. Plan honekin aurre egin nahi diogu harrera-unetik bertatik Getxo eraikitzeko erronkari, non migrazioa herritar guztientzako aukerak eraikitzeko fenomenoa izango den. Izan ere, harreraren bidez lotura eta aliantza berriak eraiki nahi dira, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko. Getxon, bizilagun berriak abegi onez hartzeko giroa sortzen duten herritarrak ditugu, etorkizun posible eta hobe bati begiratzen dion hiriaren eraikuntzan partaidetza aktibo dutenak, batu nahi duten herritarrekin batera”.