Doinua: Itxasoari begira
Portu zaharra, Algortakoa,
zaharrenetan zaharren.
Mutil bat dago horma txikian
itsasoak zer dakarren.
Aizu! mutilo, zer galdu duzu
hortxe bertan getxoztarren
txoko maitean? Hotz egiten du,
gorde zaitez arin, arren.
Itsasoari begira zaude
ekaitza ekarri arren.
Begirada bat itsas aldera
Itxaropenaz beteta.
eta ikusi zaitut pentsakor,
altxa ezazu kopeta!
Esku artean zer darabilzu?
Zigarroa ala peta?
Haize bortitzak botako dizu!
Egin, bada, hausnarketa:
Denboralea igaro arte
hobe etxean gordeta.
Ezin itxaron, eta neguan
joan zara itsasora
Otsaila buka, eta atoan,
pasako gara martxora.
Udaberrian, ohartu gabe,
ostadarra eta lora.
Gordelekuan amaitu lana
ez zaitez, bada, aztora.
Pazientzia, adiskidea,
laster uda izango da.