Garrobi Getxoko arte-kultura elkarteak beste hiru fanzine osatu ditu, eta horiek aurkezteko topaketa egingo du domekan, hilaren 26an, Bentan, 12:00etatik aurrera. Saio horretan, fanzineak banatu eta horietan agertzen diren artistak ezagutaraziko dituzte, "dena ondo bildura, Sally Rousek joko duen musikan", iragarri dute antolatzaileek. Aurkezpen-saio horretan edozeinek parte hartu ahal izango du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!