ELAko bozeramaileetako batek azaldu bezala, barikuko manifestazioaren helburua zen salatzea erresidentzietako langileek 2020tik hitzarmena izoztuta dutela: "Hasteko, hitzarmenaren sinadura nahi dugu. Horrenbestez, langile gehiago kontratatu behar dituzte erresidentzietan, eta lan-baldintzak hobetzea ezinbestekoa da."
Halaber, antolatzaileek azaldu dutenez, mobilizazioak antolatu arren, denbora asko daramate patronalagaz elkartu gabe: "Nahiz eta jendea, eta, bereziki, emakumeak, kalean egon euren eskubideengatik borrokan, ez dira mugitu euren lekuetatik. Ez dute entzuten esaten duguna, eta horregatik jarraituko dugu borrokan gauzak berpiztu arte".
"Nahiz eta emakumeak kalean borrokan egon, patronalak ez digu kasurik egiten. Horregatik gaude borrokan" @ELAEskumaldea #BizkaikoErresidentziak pic.twitter.com/u8SewkyQ8J
— Hiruka (@HirukaEus) March 17, 2023