Egitasmoaren helburuak dira adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea aipatutako hilabeteetan; azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea; beren bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55ºCra iritsi ahal direlako; trukaketa kulturala, eta getxotarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.
Ekimenaren ezaugarriak
- Saharako umeak familietan integratzen dira eta apurka-apurka beraien bizimoduetara ohitzen dira.
- Udan zehar zenbait jarduera egiten dituzte: txangoak, zaldi gainean ibiltzea, Sahararen Eguna Algortako jaietan, herri-bazkarietan, eta abar. Jarduera horietan Saharako umeek eta beraiek hartzen dituzten familiek parte hartu ahal izaten dute.
- Aldian behingo topaketak egiten dira, familiak modu boluntarioan joan daitezen eta elkarteagaz eta gainerako familiakaz iritziak trukatzeko.
- Begirale bat dago, edozer gauza gertatuz gero familiek berarengana jo dezaten.
- Saharar umeei eta beraiek hartzen dituzten familiei Getxo Kirolak-eko txartela emango zaie harrera hilabeteetan, instalazioak erabili ahal izateko, baldin eta familiak Getxo Kirolakeko bazkide ez badira.
Urtero bezala, Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 / atfalgetxo@gmail.com edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 944 660 017 / lankidetza@getxo.net.