Sute batek auto bat eta hainbat edukiontzi kiskali ditu Algortan

Iker Rincon Moreno 2023ko mar. 22a, 08:39

Kaltetutako autoa eta lokala, Algortako Alango kalean, gaur goizean.

Bart piztutako sute batek kalean aparkatuta zegoen auto bat eta hainbat edukiontzi kiskali ditu, Algortako Alango kalean. Sugarrek, gainera, ondoko lokalean kalteak eragin dituzte. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, sua isiotu zuten ustezko egileak eta gertakariaren nondik norakoak argitu guran. Daborduko suntsitutako edukiontziak aldatu ditu Getxoko Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun