Martxoaren 30ean

Tarokaren errima joko-bertsoterikoa izango da hil honetako Ase Bertsoz ekimenaren gaia

Ander Zarraga 2023ko mar. 22a, 12:51

Hileko azken eguenero egin ohi duten bezala, ALBEk hitzordua jarri du Algortako Azebarri kultur txokoan. Iragarri dutenez, hil honetako Ase Bertsoz berezia izango da, Taroka karta-jokoaren errima bertsoterikoaren aurkezpenagaz emango baitiote hasiera ekimenari. 

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta, horregaz batera, karta-jokoaren bitartez ekingo diote dinamikari. Horretarako, bertsopaperak, bat bateko bertsolarien parte hartzea eta bestelako errimakaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren bertsozaleek.

Parte hartzeko prezioa bost euroko izango da eta aldez aurretik izena ematea gomendatu dute 605 704 385 telefono zenbakira deituz zein Whatsappez edo albegetxo@gmail.com helbide elektronikora idatziz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun