Abian jartzeko Wanted udal programaren laguntza izan zuen Oreka ekimena aipatutako soberakinak birbanatzeaz arduratzen da, prozesu seguru, garden eta automatizatu baten bidez, elikagaien hotz-katea bermatuz, baldintza egokietan jaso daitezen.
Egindako ekarpenaren bidez, joan den apiriletik gaur egunera arte, Orekak dohaintzan emandako 14.234 otordu inguru (3.905 kilo janari, 33.776 euroko balioagaz) helarazi dizkio Las Hijas de la Caridad ekimenaren onuradunari, eta, ondoren, Portu Zaharrean kudeatzen duten jantoki sozialaren bidez banatu dituzte, aurreko urtean baino % 141 gehiago. Gainera, kopuru horri esker, enpresa emaileek 15.199 euro desgrabatu ahal izan dituzte.
Udalak jakinarazi duenez, lanean ari dira banaketa handitu ahal izateko, aipatutako elikagaien soberakinak Algortako San Nikolas de Bari parrokiako elikagaien kudeaketa solidariorako MER+ elkartetik ere banatu ahal izateko.