Zenbatekoen igoera batik bat ikusiko da Getxo Markagaz lotutako taldeen jantziak berritzeko erabiliko den 100.000 euroko diru-laguntzaren lerroan. Gainera, oinarrizko kirolak 260.000 euro jasoko ditu (iaz baino 25.000 euro gehiago); lehiaketako jardueretarako eta errendimendu-kirolerako 695.000 euro emango ditu (10.000 euro gehiago); ekitaldiak antolatzeko, 249.300 euroko diru-laguntza izango da (iaz baino 25.000 euro gehiago); herri kirolak sustatzeko, berriz, 40.000 euro jarriko ditu; eta emakumeen kirola sustatzeko beste 26.000 euro zuzenduko ditu. Era berean, interesa duten erakundeei 24.000 euro emango dizkiete aurreikusi gabeko lehiaketetan parte hartzeko; 500 euro muturreko kiroleko modalitateetan parte hartzen duten kirolarientzat izango dira; eta, azkenik, 3.000 euroko laguntza emango da herriko jaietan antolatzen den kirol-ekimenen bati laguntzeko.
Laguntza horiek guztiak emateko, hainbat balorazio-irizpide bete behar dira; tartean, emakumeen kirola sustatzea, euskara sustatzea eta elkarte-ehuna inplikatzea udalerriko kirol-politikan eskola-kiroleko programen bitartez.
Klub eta pertsona interesatuek deialdiaren oinarriak kontsulta ditzakete Getxo Kirolak-en webgunean.