Aixerrota BHI institutuko Musika arloko DBH 4. mailako ikasleek abesti eta bideo bat egin dute Emakumearen Nazioarteko Eguna omentzeko. Arduradunek azaldu dutenez, Bulego taldearen Ezer ez da berdina kantua erabili dute oinarri gisa, eta sortutako lanean, emakumeen eskubideak eta urteetan zehar hori lortzeko egindako lana goraipatu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!