Touch modalitateko Lehenengo Mailara igo da Getxo Rugby

Iker Rincon Moreno 2023ko mar. 30a, 09:39
Getxo Rugbyko touch taldea. © GETXO RUGBY

Getxo Rugbyko touch taldeak Lehenengo Mailara igotzea lortu du aste-akabu honetan Madrilen jokatutako partidu guztietan garaile izan ondoren. Hala, talde getxoztarra Espainiako Estatuko maila gorenean sartu da bere joko bikaina erakutsita.

Madrilen jokatutako partidu guztiak irabazita, maila gorenerako sailkatzea lortu du Getxoko taldeak. Lehen finalerdian, 8-3 irabazi zuten norgehiagoka, Mallorca Rebel taldearen kontrakoa. Finalean, Madrilgo taldeari aurre egin behar izan zioten, Titanes Madrid talde indartsuari, eta 10-6 gailendu zitzaizkien. Partida estua izan zen, baina hori-beltzak hobeagoak izan ziren, eta sari handia etxera ekartzea lortu zuten.

Aste-akabuko partiden ondoren, Lehen Mailan daudenetatik nor jaitsiko den itxaro beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun