Domekan, apirilaren 2an, ibilaldi osasuntsua egingo du Itxartu taldeak. Hala, 10:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazatik abiatuta, Aixerrotara joango dira eta, handik, Arrigunagatik eta Usategitik, Ereagara, Areetako Bizkaia zubiko plazan amaitzeko.
Iragarri dutenez, ibilbidearen luzera gehiegizkoa dutenentzat geldialdia egingo dute Algortako Igeretxe ondoan, eta hortik ere abiatu gura dutenek azken hiru kilometroko tartea egin ahal izango dute, 11:05ak aldera.