Jardunaldia Swim Camp Getxok hautsitako Munduko errekorragaz hasi zen, 120–159 urte bitarteko 4x100 libre mistoan, Mikel Bildosola, Iñaki Bildosola, Ane Ibarrondo eta María Casillasek osatutako erreleboagaz. Laukoteak 3.37.27ko denbora lortu zuten, bost segundo baino gehiago kenduz aurreko errekorrari.
Ordu eta erdi geroago, lehiaketa amaitzeko, igerilari berberek beste marka berri bat ezarri zuten, baina oraingoan hurrengo formazioan: Maria Casillasek bizkarrean, Bildosolak brazan, Mikel Bildosolak tximeletan eta Ane Ibarrondok krolean. 120-159 urte bitarteko kategorian, 4x100 metro estilo mistoko Europako errekorra segundo erdian hobetu zuten, 4.06.45eko denboran utziz.