Bizkaiko zortzi futbol-elkarteko 12 taldek parte hartuko dute zapatuan Bizkerre Cup txapelketan: Igorreko Arratiak, Markina-Xemeingo Artibaik, Basauriko Kimuakek (2 talde), Bilboko Bilbao Artizarrak, Deriok, Plentziak, Larrabetzuko Uritarrak eta Bizkerre-Bizkeneskak taldeko 3 taldek.
Hasierako fasea lau taldeko hiru multzotan garatuko da, eta multzo bakoitzeko lehen eta bigarren taldeak eta hirugarren bi onenak final laurdenetarako sailkatuko dira.
Txapelketak Getxo Kirolak-en laguntza izango du, eta goizeko 09:30ean hasiko da. Sariak, aldiz, 17:00etan banatuko dituzte.
๐ Horarios del fin de semana | Asteburuko partiduak.#ErreKeErre #FutFem #GetxoKirolak #SoyBizkerre pic.twitter.com/q1Mi2Uit8s
— Bizkerre FT (@Bizkerreft) April 13, 2023