Eguzki, Ekologistak Martxan, Biziz Bizi, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, "La Guerra empieza aquí" eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek arma-ekoizpena zibilera bihurtzea eta gastu militarrari amaiera ematea eskatu dute. Aldi berean, salatu dute "gero eta inplikazio instituzional handiagoa" dagoela sektore horretako euskal enpresakaz, "osasunean, pentsioetan, berdintasun-politiketan, gizarte-prestazioetan eta etxebizitza duin bat eskuratzeko aukeretan egindako murrizketen aurrean, covid-19aren pandemia larriagotu duena eta egungo bizi-kostuaren igoera".
Eragile horiek salatu dutenez, aurten, gastu militarra "errekorra da: 27.617,43 milioi euro, BPGren % 2,17". Hain zuzen ere, gaitzetsi dutenez, "Pedro Sanchezen Gobernuak Defentsa Ministerioari zuzendutako aurrekontua % 26 handitzea erabaki du, eta 12.827 milioi eurora iritsi da. Kaza-hegazkinetan, misiletan, itsaspekoetan eta gerraontzietan 10.000 milioi euro bideratzeaz gain, klase pasibo militarrei esleitutako 4.015 milioiko gastuak gehitu zaizkie, eta horiek % 9,55 hazi dira ", kritikatu dute.