Carmen Udondo Torre getxoztarrari oroigarria eman diote bere 100. urtebetetzean

Erredakzioa 2023ko api. 14a, 11:41

Carmen Udondo Torre bere senide eta udal-agintariakaz. © GETXOKO UDALA

Carmen Udondo Torre getxoztarrak 100 urte bete ditu, eta, hori dela eta, ohi legez, auzokidea bisitatu dute Amaia Agirre alkatea eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. Joan den apirilaren 4an egin zioten harrera, eta, halakoetan egiten duten bezala, Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso zituen auzokideak udal-agintarien eskutik.

Orain dela 100 urte Getxon bertan jaioa, Carmen Udondo Torrek bizitza guztia eman du udalerrian; bi seme, hiru biloba eta birbiloba bat ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun