Bapirukeko euskal udaleku irekiak 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, zehazki, 2011 eta 2018 urteen bitartean jaiotakoentzako, biak barne. Udalekuen txanden asteak hurrengoak dira: 1. ekainaren 26tik 30era, 2. uztailaren 3tik 14ra, eta 3. uztailaren 17tik 28ra. Lekuari dagokionez, talde bakoitzari eskola bat esleituko zaio. 1. txandan, 5-12 urteko umeak Aldai Patronatuan egongo dira, eta 8-12 urtekoak San Nikolas Ikastolan. 2. txandari dagokionez, 5-12 urteko umeak Romo eskolan egongo dira, eta 8-12 urtekoak San Inazion. Eta, azkenik, 3. txandako 5-7 urte tarteko umeak Zabalako eskolan egongo dira, eta 5-12 urte tartekoak Andra Mari eskolan.
Ordutegiari dagokionez, udalekuak egunero goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30era izango dira, eta txango-egunen kasuan, martitzenetan eta eguenetan, ordutegia 09:00etatik 17:00etara izango da.
Aurrematrikulan izena-emateko egunak maiatzaren 15, 16 eta 17an izango dira online formatuan, eta maiatzaren 26ean. Bizarra Lepoaneko kideak familiakaz harremanetan jarriko dira konfirmatzeko zeintzuk ume sartu diren eta zeintzuk ez. Era berean, matrikularen formalizazioa egiteko jarraitu beharreko urratsak jakinaraziko dituzte momentu horretan. Hala, maiatzaren 26ra arte ez da informaziorik zabalduko.
Ordainketak egiteko kuota ezberdinak egongo dira: hasteko, matrikula arrunta dago, bazkide ez diren umeentzako. Kuota horregaz 1. txanda 75 euro dira, eta 2. eta 3. txanda 145 euro. Bigarrenik, bazkide matrikula kuotagaz, Bizarra Lepoaneko bazkideei zuzenduta dagoena, 1. txanda 55 euro dira, eta 2. eta 3. txanda 115 euro. Bukatzeko, matrikula murriztua ere dago, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzen duten familientzat. Hori ziurtatzeko azken hiru hilabeteetako Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren ziurtagiria aurkeztu beharko du familiak aurrematrikula egitean. Kuota honegaz, 1. txanda 35 euro dira, eta 2. eta 3. txanda 45 euro.
Betiere, ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da. Informazio gehiago hemen.