Liburuaren mundua nagusi izango da aste-akabuan Algortako erdigunean

Iker Rincon Moreno 2023ko api. 18a, 18:21

Iazko edizioa. © GETXOKO UDALA

Getxoko Liburu Azoka bere ohiko lekura itzuliko da aurten. Hala, hainbat liburu-dendaren etxolak egongo dira apirilaren 21etik 23ra bitarteko aste-akabuan Algortako Telletxe plazan. Era berean, liburutegien zerbitzuko etxola bat ere egongo da eta, ohi legez, liburuen munduari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte inguruan.

Azokan literaturako azken nobedadeak erosi ahal izango dira % 10eko deskontuagaz. Ohikoa denez, liburutegiek euren etxola jarriko dute, eta bertan utziko dituzte jendearen eskura udal funtsak; horrela, mailegu zerbitzuari esker, liburuak etxera eraman ahal izango dira. Gainera, haur eta gazteek bertan irakurtzeko komiki eta ipuin sorta zabala aurkituko dute.

Barikuan, azoka 10:30etatik 14:00etara eta 17:0etatik 20:00etara egongo da zabalik; zapatuan, berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara, eta, domekan, 11:00etatik 14:30era.

Egitarau osoa ikusteko, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun