Hiri-udaleku hauen helburuak askotarikoak dira: uztailean udalerriko haurrei gizarte- eta hezkuntza-proiektu bat eskaintzea; diskriminaziorik gabeko balio eta jarrerak garatzea; haurtzaroaren garapen integral osasungarria bultzatzea (irudimena, sormena, nortasuna eta autonomia pertsonala); balioetan oinarritutako hezkuntza eta bazterkeriarik gabeko jarrerak sustatzea, bai eta kulturartekotasuna ere; parte-hartze aktiboa bultzatzea; ingurumenarekiko jarrera positiboak bultzatzea; lankidetza, elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta berdintasuna bultzatzea; lana eta familia bateragarri egitea eta ingurune hurbilena, euskal kultura eta euskararen erabilera ezagutzea bultzatzea.
Izen-ematea online egin ahal izango da www.getxo.eus/gazteria helbidearen bitartez edo aurrez aurre Gazte Bulegoan hitzordua eskatuta: 688 880 985.