"Faxismoaren biktima" izandako Alejo Aznar gogoan izateko, elkarretaratzea egingo dute gaur auzokideek; hitzordua 18:30ean jarri dute, elizan.
24 urte bete dira gaur, apirilaren 24an, hamar bat gaztek Alejo Aznar 33 urteko eskalea Itzubaltzeta/Romoko San Jose elizako atarian lo egiten ari zela hil arte jipoitu zutenetik. Garaiko hainbat hedabidek Bases Autonomas taldeari leporatu zioten erailketa, eta erasotzaileetako bat baino ez zuten zigortu; adingabea izateagatik 80 orduko lan zigorra ezarri zioten, "zuhurtzagabekeriaz eragindako giza hilketagatik". Sare Antifaxistak heriotza hori ahaztu izana leporatu die agintari eta alderdi politikoei.
"Faxismoaren biktima" izandako Alejo Aznar gogoan izateko, elkarretaratzea egingo dute gaur auzokideek; hitzordua 18:30ean jarri dute, elizan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!