Ohorezko A Mailara bueltatzeko partiduaren zain daude Getxo Rugby taldeko jokalariak

Iker Rincon Moreno 2023ko api. 24a, 12:46

Getxo Rugby taldeko emakumeak, artxiboko irudian. © GETXO RUGBY TALDEA

Atzo, domekan, ezinezkoa izan zitzaien Getxoko emakumeen senior taldeko jokalariei Bartzelonari gailentzea, eta Ohorezko A Mailara igotzeko zuzeneko aukera galdu zuten. Etxeko jokalarien ahalegina eta entrega gorabehera, Bartzelona nagusitu zen 3-5eko emaitzagaz. Hala, igoera ziurtatzeko partidu hori galdu ostean, orain, getxoztarrak Olimpico de Pozueloren aurkako promozio-partidaren zain daude; erabakia aste-akabu honetan hartuko da, oraindino konfirmatzeke dagoen zelai "neutral" batean.

Aste-akabu honetan promozio-partidu erabakigarria izango dute Getxo Rugby taldeko emakumeek, garaipena lortu eta desiratutako igoera lortzeko. Helburua da 2018an utzitako Ohorezko A Mailara bueltatzea eta, horretarako, Olimpico de Pozuelo taldea garaitu beharko dute. Getxoztarrek azaldu dutenez, norgehiagoka aste-akabuan izango da, baina oraindino ez dago zehaztuta zein egunetan eta non izango den, "baina seguruenik Burgosen edo Valladoliden izango da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun