Parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte, bizpahiru ordutan. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Ibilbide gidatuak doakoak dira eta, herritar orori, ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude. Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- Itzubaltzeta/Romo: apirilaren 25ean eta ekainaren 19an, 18:00etan. Irteera Ibaiondotik.
- Portu Zaharra: apirilaren 27an eta ekainaren 13an, 18:00etan. Irteera San Nikolas plazatik.
- Algorta, Usategi parkeraino: maiatzaren 3an, 18:00etan. Irteera Satistegi plazatik.
- Andra Mari: maiatzaren 9an, 18:00etan. Irteera eleizatik.
- Andra Mari-Getxo bizikletaz: maiatzaren 16an eta ekainaren 27an, 17:00etan. Irteera elizatik.
- Areeta: maiatzaren 22an eta ekainaren 7an, 18:00etan. Irteera Bizkaia Zubia plazatik.
- Neguri: maiatzaren 25ean eta ekainaren 21ean, 18:00etan. Irteera Karmen elizatik.
- Algorta Aiboa: maiatzaren 30ean, 18:00etan. Irteera Satistegi plazatik.
- Hezeguneak-Baserri auzoa: ekainaren 1ean, 18:00etan. Irteera Fadura kiroldegitik.
- Punta Begoña: ekainaren 5ean, 18:00etan. Irteera Galerietako atetik.
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta getxo.toponimia@gmail.com helbidera idatzita eta 627 899 320 telefono zenbakian.