Barikuan, apirilak 28, Gema Diaz Guerra (biolina), Helena Sanchez (cello) eta Nerea Azcona (harpa) musikariek osatutako MelArt hirukotea arituko da eta Ravel, Glinka, Saint-Saëns eta Ibert-en lanak interpretatuko dituzte.
Maiatzaren 5ean, barikua ere, Trio Codix taldearen txanda izango da. Jaime Barrancok (flauta), Laura Valentina Cardenasek (biolina) eta Esteban Ramirezek (biola) eratutako taldeak Beethoven, Reger eta Szervánszky-ren obrez osatutako programa interpretatuko du Getxon.
Musikenegaz lankidetza
Andres Isasi Musika Eskolak aliantza estrategikoa du Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiagaz, instrumentisten belaunaldi berriei kalitatezko prestakuntza ematen laguntzeko ingurune profesionalean esperientzia praktikoa eskainiz, eta beren lana getxoztarrei hurbiltzeko.