Bizarra Lepoan
Bizarra Lepoan elkarteak Gehitu Kultura eta Gehitu Kirola egitasmoak jarraitzeko eta dinamizatzeko, (euskararen erabilera indartzeko kultur eta kirol esparruetan hurrenez hurren) lanak aurrera eramaten segituko du, eta Bapiruke ekimenaren barruan umeentzako aisialdiko jarduerak antolatzen, besteak beste.
ALBE
ALBE, Algortako Bertso Eskolak urtero bezala, aurrera eramango dituen jardueren artean Bertsoz Bertso egitasmoa, Abra Sariketa, bertso afariak, Balkoitik Balkoira, Bertso Saio Mundiala, Hitzaren Dantza, ALBE gala eta Bertso Eskola izango dira.
Egizu
Azkenik, Egizuk euskara ikasten ari diren pertsonen artean euskararen erabilera indartzeko antolatutako ekitaldien artean, berriro ere Berbalaguna, Kultur jarduerak, Gazte Saltsa, Literaturari lotutako jarduerak, Berbodromoa… izango dira.
HIRUKA
Uribe Kostako 100.000tik gora euskalduni zerbitzua ematen dien HIRUKA kooperatibak, atari digitala lantzeagaz batera, paperezko aldizkariaren 12 ale kaleratzen ditu urtero, tartean hiru ale berezi; udako jaiei, Gabonei eta Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoak. Aldizkari horietako bakoitzaren 2.500 ale banatzen dira Getxon, doan eskuratu daitezkeenak.