Joshua Edelman piano-jotzailea eta Xabi Arakama trikitilaria (ahotsa eta panderoa ere bai) dira proiektu honen liderrak. “Zubi kulturalen, loturen, lagunen, familiaren, inprobisazioaren, joan-etorriko bidaien, oroitzapenen eta etorkizunaren historia kontatzen du”, dio Edelmanek. Birako kantuetako bat, Jai Alai bat Bank Streeten, proiektu honen motorra izan zen eta bere haurtzaroko Village-ko istorio batean dago inspiratuta.
Getxon laukote moduan arituko dira, Imanol Intxausti (trikitia eta panderoa) eta Erik Surmenian (kontrabaxua) lagun dituztela.
Beste kontzertu batzuk
Andres Isasi Musika Eskolak, gainera, beste errezitaldi batzuk antolatu ditu datozen egunetarako. Eguenean, hilak 4, Areetan, 17:15ean, Janire de Paz Rivas (tronpa) eta Marta Diaz (pianoa) arituko dira.
Barikuan, hilak 5, Areetan ere, Trio Codix hirukotearen (flauta, biolina eta biola) kontzertua izango da, eta, 19:00etan,, Muxikebarrin, Orquesta de cuerda del Conservatorio Profesional de Música y Danza de Gijón eta “Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako Hari Orkestra arituko dira.
Hiru kontzertu horietarako sarrera doakoa izango da.