Laguntzak lau lerrotan banatuta egongo dira, eta horiek eskuratu ahal izango dituzte hurrengo sektoreek: Getxoko merkatarien elkarteek eta ostalaritza- eta jatetxe-elkarteek; Getxoko merkatarien eta ostalaritza- eta jatetxe-elkarteak biltzen dituzten Bizkaiko lurraldeko federazioek eta bestelako erakundeek; eta Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalen elkarteek, enpresaburuen elkarteek eta beste erakunde batzuek, baldin eta helburu sozialtzat badute Udalak bultzatu gura dituen esparru estrategikoetako eragileak profesionalizatzea.
Eskabideak, oinarri espezifikoetan adierazitako dokumentazioagaz batera, maiatzaren 3tik aurrera telematikoki aurkeztuko dira, Udalaren Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez.
Diru-laguntza lerroak
- lerroa: Getxoko merkatarien elkarteei eta ostalaritza- eta jatetxe-elkarteei zuzenduta daude, bai eta elkarte horiek biltzen dituzten Bizkaiko federazioei eta bestelako erakundeei ere. (54.750 euro).
- lerroa: Udalak bultzatu gura dituen esparru estrategikoetako profesionalen eta enpresaburuen elkarteei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egiteko. (47.250 euro).
- lerroa: merkatarien elkarteen eta ostalaritza- eta jatetxe-elkarteen funtzionamendu-gastuetarako. (30.000 euro).
- lerroa: Getxoko merkatarien elkarteen eta ostalaritzako eta jatetxeetako elkarteen asoziazionismoa mantentzeko eta sustatzeko. (15.000 euro).