Asier Borrero 2009an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta Poissyko espetxean (950 kilometrora) eta Mont-de-Marsangoan egon zen preso (215 kilometrora), 2019ko otsailean Espainiako Estatura eraman eta Soto del Realen espetxeratu zuten arte, behin-behinean (370 kilometrora). Bi hilabeteren ondoren, Dueñasera lekualdatu zuten (255 kilometrora), eta, 2021ean, Duesora eraman zuten. 2019ko abenduan, sei urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, ondorioz, aurtengo abuztuan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.