Udalerriko ikastetxeetako 1.300 neska-mutil baino gehiagok parte hartuko dute egunotan Eskolarteko Jokoetan. Bertan, besteak beste, atletismo probak eta herri kirolak egingo dituzte, Haszten Elkartearen eta Bizkaiko Herri Kirolen Federazioaren laguntzagaz; lehenak, premia bereziko haurrei lagunduko die.
Topaketa horietan, ez da sailkapenik eta kanporaketa-probarik egongo; izan ere, helburua da eskola-komunitatea kirol-modalitate ezberdinetara hurbiltzea eta horien praktika giro ludiko eta parte-hartzaile batean sustatzea.
Gaur, barikuan, 10:00etatik aurrera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen probak egingo dituzte.