Torrelodonesek, mailako azken sailkatuak eta daborduko jaitsiera ziurtatuta duen taldeak, berdinketari eutsi zion partidako azken ordu laurdenera arte. Hala ere, Carlos Docando entrenatzailearen neskak jakitu ziren norgehiagokaren garrantziaz. Jaitsiera, zaila bazuten ere, mehatxua zen eta, garaipen horri esker, Bizkerrek hurrengo bi jardunaldiei lasaitasunez aurre egin ahal izango die, Pradejonen eta Athletic C-ren aurka, hurrenez hurren.