Publiko guztiarentzako irekia izango den jarduera jai eguna izango da, besteak beste, umeentzako jolasakaz, musika emanaldiakaz, aldarrikapen-kalejiragaz eta arrozaren inguruko herri bazkariagaz, talde bakoitzak bere errezetagaz.
Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da, online bidez edo aurrez aurre, martitzenetan, Itzubaltzeta/Romoko Gobelaurre boluntariotza zentroan; edo astelehen eta martitzenetan, Algortako Argia elkartearen egoitzan.
Informazio gehiago 644 277 155 (euskara eta gaztelaniaz) eta 673 212 023 (gaztelaniaz eta ingelesez) telefono zenbakietan.