Ukatu asanbladak autodefentsa tailerra egingo du maiatzaren 13an Algortako Aldai patronatuan. Bertan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako email bat bidali beharko da transmaribibolloakuk@gmail.com helbidera, "plaza kopuru mugatua baitago". Ordutegia 11:00etatik 14:30etara izango da, eta ohartarazi dute ez dela mistoa izango, "pertsona heterosexualek eta jarrera matxiruloek ez daukate tokirik".
Maiatzaren 17an, eguaztenean, elkarretaratzea egingo dute Algortako Telletxe plazan, 20:00etan, "Eraso LGTBI-fobikoekin amaituko dugu!" lelopean.