Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andres Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jaieguneko ordutegia izango da, hau da, 09:00etatik 21:00etara; hala, liburutegiak itxita egongo dira, erabilera anitzeko gelak ikasteko gaituko dira, baldin eta okupatuta ez badaude, eta ez da sarrera-salmenta zerbitzurik egongo.
Getxo Kirolak-en ez dira kirol ikastaroak emango eta kiroldegiak jaiegun arrunt gisa irekiko dira: 08:00etatik 21:30era.
Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan 09:30etik 14:30 arte eta 16:00etatik 19:00ak arte, eta Bizkaia Zubiko Informazio Gunean 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00ak arte.