Datorren ikasturterako izen-emate epea zabalduko du astelehenean Getxoko Andres Isasi Musika Eskolak

Erredakzioa 2023ko mai. 12a, 11:51
© GETXOKO UDALA

Datorren astelehenean, hilaren 15ean, zabalduko da Andres Isasi Musika Eskolan izena emateko epea ikasle berrientzat, 2023-2024ko ikasturteari begira, Areetako eta Algortako egoitzetan. 4 urtetik gorako edozein adinera arte eskatu ahal izango da lekua musika eskolan. Matrikulazioaren epea hilaren 31n amaituko da.

Matrikula maiatzaren 15etik 31ra arte egin ahal izango da on line, https://www.getxo.eus/eu/musika-eskola/tramites/matricula-nueva-alumnado-musika-eskola1 webgunearen bitartez. Eskaera egiteko, inprimaki bat bete behar da eta matrikulak@getxo.eus helbidera bidali.

Eskaintza

Musika-tresna eskaintza zabala du Andres Isasi Musika Eskolak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, klarinetea, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa, saxofoia, pianoa, gitarra, txistua, akordeoia, alboka, panderoa eta trikitia. Musika klasikoaz gain, herri-musika eta jazza ere ikas daitezke bertan.

Eskaintza instrumental hori eskolako taldeen presentziak osatzen du: orkestrak, abesbatzak, taldeak, konboak, fanfarriak eta hainbat ganbera-musika talde ditugu. Musikoterapia ere eskaintzen da Andres Isasin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun