Getxoko udal-brigadetan lan egiteko poltsak osatzeko hautaketa-prozesua abiatu dute

Brigadako langileak beharrean, artxiboko irudian.

Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik Getxoko Udal Brigadetako kategoria desberdinetako lan poltsen deialdian parte hartzeko eskaera egiteko epea. Honako kategoria hauetan osatuko dira poltsak: igeltsero ofiziala; arotza; argiketaria; iturgina; pintorea; makinaren gidaria; mekanikari mekanikoa; errementaria; gidaria eta brigadako langilea.

Informazio gehiago: https://labur.eus/s3Ndo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun